Sentsibilizazioa

Sentsibilizazioa da Ongd Huanca-ren jarduteko arloetako bat.

Helburutzat dugu gure munduan dauden paradoxak erakustea, nola eta pertsonek plantea ditzaten pentsamolde, ohitura eta jarreten aldaketak, solidaritatean oinarritua den bizimodu baterantz urratsak emateko; halaber, lanean ari garan biztanleriaren errealitatea ezagutzera nahi dugu eman modu integral batean (ez bakarrik dituzten betebehar materialen aldetik), harengandik ikasi ahal izateko. Azkenik, Ongd Huanca-n, boluntariotza sustatzea dugu erronka, pertsonen solidaritatea bideratzeko.


Txikienekin: Huanca ikasgelan

Lanean ari gara, 2009. urtetik hona, Euskal Herriko eta beste autonomia erkidegotako eskolekin, horien irakaskuntza-proiektua aberasteko eta horretan parte hartzeko nahian solidaritatean heztearen bidez.
Hona, gure txikienekin lan egitea den erronkaren emaitza: huancaenelaula.orgWeb atari bat, garapenerako eta sentsibilizaziorako hezkuntzagatik/rako sortu izan dena.


Azoka solidarioak

alt




Gure taldea urtero doa Barakaldo edo Mendata moduko Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek antolatzen dituzten azoka solidarioetara. Hau, aukera ezin hobea dugu jendea urreratzeko, batetik, egiten ari garan lanera eta, bestetik, garapenerako lankidetzazko gure proiektuak burutzen ari garan herrialdeetan bizi den errealitatera.



Informatzeko buletina

altHiru hilerik behin bidaltzen dizkiegu gizon-emakume gure bazkide eta laguntzaileei "Huanca Informa" buletina, informazioa emanez bai Hegoaldeko eta bai Iparraldeko herrialdeetan burutzen dugun lanaz.


Gure buletina ez baduzu oraindik jasotzen zure e-mail utz diezagukezu, datu-basean sartu eta harpidedun egin zaitzagun!


Erakusketak eta hitzaldiak

alt



Ongd Huanca taldea gure lana burutzen dugun herrialdeetara urtero egiten duen bidaietatik itzultzean sentsibilizazioko egintzak planifikatu eta antolatzen dira, argazki-erakusketa edo kale-solas modukoak bazkide, laguntzaile eta herritar guztiekin.



Helburua: bizi izandako esperientziak partekatzea, mundu ekitate eta justizian oinarrituago baten alde lanean jarraitzeko animatzea eta pobreziaren egiturazko arrazoien gaineko espiritu kritiko eta gogoetazkoa sustatzea. Ah! Eta hitz egiteko arratsalde bat aprobetxatzea gure lanetan laguntzaile diren guztiekin batera egoteko!


Kiloaren kanpaina

Kiloaren gabonetako kanpaina Ongd-ren klasiko bat bihurtua dugu jadanik.

alt





Azaroa eta abendua hil bitartean Huanca-ko neska-mutil boluntario talde batek janari ez galkorrak jasotzen dute, gabon jaiak izan aurretik Ongd-ren edukiontzian bidaltzen dena. Gabonak, zerbait gozoagoak izan daitezen guztientzat!






Loteria solidarioa

altHuencavelicaren Lagunak GKEk hamar urtetik gora daramatza gabonetako loteria saltzen GKEren bazkideen eta pertsona guztien artean, antolakuntzak Peru, El Salvador edo Kuba moduko herrialdetan garatzen dituen proiektuak finantzatzeko.
Txartel bakoitzarekin € 1 ematen zaio GKEri. Kopuru txiki honi esker lortu ahal izan dugu, urte hauetan zehar, hainbesteko premientzat irteera ematea, hala nola hesi lurreratu bat amaitzea, negutegi bat egitea edo zenbait beka ordaintzen amaitzea...

www.huancaloto.org