Programa Ikasketak & Jantokia

Gure Programa Ikasketak&Jantokia delakoarekin, aitabitxi bakoitzari esleitzen diogu Huancavelicako, Peru, baliabiderik ez duen familia bateko adin gabeko bana.

Une horretatik aurrera, zuen besoetakoen gutun eta argazkiak jasotzen hasiko zarete; horren bidez jarraitu ahalko duzue haren garapen fisiko, intelektual eta pertsonala bizitzaren funtsezko aldi bitan: umearoan eta nerabearoan.

Zuen hileroko kuotak lagunduko du haren ikasketa eta/edo jantokizko gastuak ordaintzeko. Horrela lortuko dute gabeziatik irtetzea eta bizialdi duin eta kalitatezkoa izatea.

Zuk egiten duzu posible, eskerrik asko!


4 arrazoi besoetan hartzeko

alt


Huancavelica Departamentua, 7 probintziez osatu eta itsas-mailaren gainetik 3.200 eta 4.500 metro bitartean kokatua dena, Peru osoko Departamenturik pobreena da. 

Bertan, komunikabide gutxi eta arriskutsuak baino ez daude; hortaz, nekazarien komunitateak, biztanleen %80, isolaturik eta gabeziarik gordinenean bizi dira.

Gainera, komunitate hauek suntsiturik geratu ziren "Sendero Luminoso" talde terroristak 1960 eta 1990 urte bitartean izan zuen ankerkeriagatik, urte bitarte horretako hildakoak 80.000 baino gehiago izanik. 

Hala eta guztiz ere pertsona askok, etsi beharrean, borrokan dihardute egunero ume hauen eta beren familien bizitza zerbaitean hobetu nahian. Izan ere, Ongd Huanca bete-betean dago borroka honetan sartuta Programa Ikasketak&Jantokia dela medio.



Nekazarien familien betidaniko jarrera izan da semearen elikadura eta ikasketak lehenestea; horrela, alabek, bai arlo fisikoan eta baita intelektualean ere ikasteko eta garatzeko dituzten posibilitateak erabat murrizten dira. 
Alaba horientzat denentzat jantokira egunero joatea eta eskolaratzeko gastuak ordainduak izatea aukera aparta da, etorkizunari begira, bizitza-kalitatea bermatuko dien askatasun ekonomikoa ahalbidetzeko lan bat lortzeko.



Gure Programa: Ikasketak & Jantokia erabat garden eta arina da. Izan ere, 1994. urtetik honakoa dugu eta, ordutik hona, huancavelikar 4.000 neska-mutil baino gehiagok, egun gizon-emakume direnek, lortu izan dute osasuntsu haztea eta trebakuntza teknikoa lortzea, horietako batzuk beren negozio txikia ere sortu egin izanik.

2015. urtetik Kongoko Errepublikako DR programa zabaldu dugu. Gure ekarpena beharrezkoa den toki gehiagoetara iristea nahi dugu, eta horregatik bidalitako laguntzen gardentasuna eta eraginkortasuna bermatzen duten tokiko pertsonak eta erakundeak ditugu.



Gustuko baduzu gure Programa Ikasketak & Jantokia >>