Gustuko baduzu gure Programa Ikasketak & Jantokia

Programa Ikasketak & Jantokia hor dago ZU bezelako pertsonei esker. Hori horrela da gure lanaren erronka berea egin eta uste dutelako keinu txiki batek pauso handia suposa dezakeela aurrerantz nortzuengan eta, pobrezian bizi izateagatik, pareko aukerarik ez dutenengan.

Programa finko eta arina da, zeinetan kontaktuan jarriko zaitugula Ikasketak & Jantokiaren gastuak ordaintzeko zure laguntza ekonomikoa behar duen Huencavelicako mutiko edo neskatila batekin.

Gaudenekoz 900 pertsonatik gora gara, hilero kopuru txiki bat ordaintzearen truke, adinik gabeko hauek laguntzen ditugunak, osasuntsu hazi ahal izan eta euren ilusioak errealitate bihur ditzaten.


Anima zaitez!


Inmaculada Lasak, Programaren arduraduna denak, aitabitxi eta amabitxien galdera sarrienak erantzuten dizkigu


alt


Egun on, Inmaculada, azaldu ahal zenidake zein harreman legala dagoen ume mutil/neskaren eta aitabitxiaren artean?

Besoetan hartzea lotura boluntario bat da; hortaz, umearen eta aitabitxiaren artean ez dago inolako lotura legalik. Ez da adopzio ezta ere tutoretza bat, ezpada Ongd Huanca Huancavelican lanean ari den Programan laguntzeko modu bat.


Eta posible da nire besoetakoari opariak edo gutunak bidaltzea?

Noski baietz! Neska-mutilei oso ilusio handia egiten die beren aitabitxiengandik gutunak eta opariak jasotzea. 

Paketeak zuzenean eraman ditzakezue Ongd-ren edukiontzira Santurtziko portuan, informazio gehiago izateko zuzenean dei diezadakezue: 615 742 991. Gainera, on line informaziozko buletinean informatuko zaituztegu edukiontziak, Callao bidez aterako den aurrez ikusitako dataz. 

Gutunak bidal ditzakezue 963 posta-kutxara, adieraziz besoetan hartua duzuenaren izena eta zuen izen-abizenak.


Zer gertatzen da paketerik jaso egiten ez duten umeekin?

Edukiontzietan bidaltzen ditugu eskola-materiala eta jostailuak, Huencavelican Programaren arduradunek, ume guztiak oso ondo ezagutzen dituztenek, beren aitabitxiengandik gutunak edo opariak jaso ez dituztenen artean banatzeko.



Azkenik nahiko nuke jakin ea joan daitekeen umeak bisitatzera Perura.

Bai horixe, pentsaturik baduzue Perura bidaiatu eta Huancavelicara joatea eta, aurretiaz, deitzen badidazue, zuen besoetakoari bisitaldia antolatzen dugu. Ziur nago ilusio handia egingo diola zuek ezagutzea!

Iaz batzuk izan ziran Huanca Ongd-eko aitabitxiak euren besoetakoak bisitatzera joan zirenak eta, itzultzean esan zigutenez, esperientzia ahaztu ezina izan zen.



Besoetan hartu orain


Besoetan hartzea nahi baduzu, bete inprimaki hau

 edo deitu 944 050 054 telefonora.