Enpresa bat baldin bazara...

Solidaritatea balore bat da, berez eta beste barik saria dena, norberaren poztasuna sorrarazten duelako egoerarik txarrenean daudenak laguntzeko ekimenetan parte hartzeagatik.


alt


Enpresaren ikuspegitik onura garrantzizkoak daude, Ongd Huanca burutzen ari den egitasmo solidariotan zure enpresaren parte-hartzea erakargarri egiten dutenak. Eta ez ditugu aipatzen hemen eman liezaiokeen onura fiskalak bakarrik ezpada, beren-beregi, enpresaren lankide eta enplegatuen artean, solidaritatezko egintza konkretutan parte-hartzeak sorrarazten duen motibazioa.



Zure enpresa izan daiteke laguntzaile garrantzitsu bat, gure antolakuntzaren misioa lortzeko laguntzen duena, laguntza hori gauzatzeko bide ezberdinak dituela.


Nahi baduzu ...

Gure proiektu konkretu bat laguntzea

Gure proiektu konkretu bat laguntzea nahi baduzu Ongd Huanca-ren laguntzaile modura dohaintza ekonomiko bat emanez, finantzatzen ari zaran proiektuaren jarraipenezko txostenak jasoko dituzu eta, proiektua amaitzean, berau egin izan den herrialdera bidaiatu ahalko zara erakundeko taldearekin, lehen pertsonan ezagutu eta inauguratzeko.
Informazio gehiago nahi baduzu, kontaktatu Enpresa Solidarioa Sailarekin: jugalde@ongdhuanca.org

Urtero Perura bidaltzen dugun edukiontziarentzat dohaintza bat egin


Zure enpresan fabrikatu edo banantzen badituzue eskola-materiala, janari ez galkorra, altzariak, arropa edo oinetakoak eta gure Ongd-ri nahi badiozue dohaintza bat egin lanean ari garan Peruko Sailetara bidal dezagun, kontaktatu Portutik Portura Proiektuaren arduraduna den Inmaculada Lasarekin eta berak azalduko dizu zer egin behar duzun: ilasa@ongdhuanca.org 
 

Pertsonen laguntza ematea

Enplegatuen denbora eta gaitasunak boluntariotza korporatiboko programetarako.

Aktibo ukiezinak ematea

Teknologia, I+D, gertakariak antolatzea... 

Parte hartzea kausadun marketing kanpaina batean

Funtsak lortzea Ongd-ren proiektuentzat, enpresaren produktuen salmentari lotua dena.