Ekipoa



ONGD HUANCA, 1995. urtean sortu zen GKE bat da, helburutzat duena Huancavelicako (Peru) biztanleek pairatzen duten txirotasun larriari eta etorkizunik ezari aurre egitea. Baditu milatik gora borondatezko, gizonak eta emakumeak, eta baita pertsona ugari ere, beren denbora eta dirua eskuzabaltasunez ematen dituztenak.


Hona gure filosofiaren bi ardatz nagusiak: huancavelikar biztanleen kultur-nortasuna, gehien bat ketxuarra errespetatzea, eta pertsona onuradunak beren garapenaren protagonistak bihurtzea. Urte hauetan zehar bultzatu ditugun ekinbideak lau dira:

  • Edukiontziak bidaltzea, elikagaiak, arropa, mantak, ospitaleko altzariak, pintura, makinak, ordenagailuak, liburuak eta beste dohaintzak dituztenak.
  • Garapenezko programak prestatu, garatu, egin eta gainbegiratzea.
  • Besoetan hartzeko bidea izatea: gaixoen, batez ere baliabide ekonomikorik ez duten umeen irakaskuntza, elikadura eta arretazko gastuak ordaintzea erabaki duten pertsonak.
  • Sentiberatasuna.