Egitekoa / Ikuspegia

Egitekoa

alt

Irabazteko asmorik gabeko Elkarte bat gara, egoera txarrean dauden herrialdetan Garapenerako Lankidetzaren arloan ekin izanik lanean; baita, Euskal Autonomia Erkidegoan ere, modu presentzialean eta Sentsibilizazioa lortze aldera, aprobetxatuz horretarako Komunikaziorako Teknologia Berriak.


Hona, lanari ekiteko gure hiru lineak:

  • Programa: Ikasketak & Jantokia
  • Garapen & Larrialdirako Lankidetzazko Proiektuak Egikaritzea
  • Proiektua: Portutik Portura


Jarduteko linea hauen bidez helburutzat ditugu:

  • Pertsonen eta komunitateen gaitasunak indartzea.
  • Asetu gabeko oinarrizko beharrizanei arreta egitea, beharrezkoa denean.
  • Ezberdintasunen aurka borrokatzen duten gizarteak sortzean laguntzea, ekitatea eginik, ezberdintasunari arreta emanez eta ingurumenaren jasangarritasunerako konpromiso bat harturik.

Gure egintzak, honako balore hauetan daude oinarrituta: errealismoa, eraginkortasuna, profesionaltasuna, begirunea, jardueraren aldezpena eta gardentasuna. Tokiko gure beste aldeei dagokienez, nortzuekin harreman zuzena dugularik, honako oinarrizko irizpideak izan dezatela: jatortasuna, hurbiltasuna, kudeaketa zuzena eta gizarte ekitatean oinarritu eta ekologikoki jasangarriaren aldeko konpromisoa.

alt
Sentsibilizazioa

Gure helburua da gure mundu honetako paradoxak agerraraztea, nola eta pertsonek plantea ditzaten mentalitate, ohitura eta jarreren aldaketak, bizimodu solidario baterantz bidea eginik; halaber, lanean ari garan biztanleriaren errealitatea modu integralean (ez bakarrik gauzazko beharrizanak) ezagutaraztea nahi dugu, harengandik ikasi ahal izateko. Azkenik, Ongd Huanca-tik boluntariotza sustatzen dugu, pertsonen solidaritatea bideratzeko modu praktiko bat izatea nahi dugulako.



Ikuspegia

alt


Gure lana bideratzen dugu herrialde txirotuetan garapenezko egintzak burutze aldera, egoera txarrean edo berdintasunik gabekoan dauden komunitateei garapenezko aukerak eskainiz, beti ere identifikazio eta jabideragarritasunezko analisi batean oinarrituz.


Horretarako, garapenezko zeharkako ikuspegiak ditugu, egintza eta estrategietan ezarri eta gauzatuak direnak:

  • Berdintasunezko ikuspegia: gizon eta emakumeen harremanen egiturazko aldaketa sakon batera bideratua. Horren bidez nahi da soluzio berritzaileak ekartzea bai bereizkuntza eta baita lehiaketa ere sustraitik kentzeko, bidezko osagarritasun eta aberastean sakonduz.
  • Garapen jasangarriaren ikuspegia.
  • Komunikaziozko Teknologia Berrien erabileraren ikuspegia, ahalordetzeko prozesuak arintze aldera.